Urrezko Aizkolarien txapela jantzi zuen Hodei Ezpeletak nagusitasun osoz irabazitako finalean

Urrezko Aizkolarien txapela jantzi zuen Hodei Ezpeletak nagusitasun osoz irabazitako finalean
2021/06/15 eta kitto!
Eibarko aizkolariak lan bikaina egin zuen domeka eguerdian Lekunberriko frontoian jokatutako banakako Urrezko Aizkolarien finalean eta, horrez gain, ondo nagusitu zitzaien Patxi Mindegia eta Iker Kañamares aurkariei, bati hiru minutuko aldea aterata eta besteari hiru minutu eta erdiko tartea.

Finaleko azken saioan atera zuen Hodei Ezpeletak aipatutako tartea, fondo ezin hobea erakutsiz 60 ontzako moztu beharreko lau enborretan aurrera jo eta atzean laga zituelako bi aurkari nafarrak. Mindegiak hartu bazuen aurrea zutikakoan, gero eibartarrak ondo jakin zuen tarte hori errekeperatzen eta hirugarren enborrerako gauzak berdinduta zituen, azkenean erraz irabazteko.

Ondo saiatu zen irabazlea Ernesto Ezpeleta “Bihurri” bere aitak emandako aholkuak jarraitzen, eta azken aldian izan duen ikaragarrizko progresioaren beste erakustaldi bat eskaini zuen.