Urrezko domina bat eta zilarrezko lau lortu zuten Kalamua taldekoek Andorran

Urrezko domina bat eta zilarrezko lau lortu zuten Kalamua taldekoek Andorran
2023/05/17 11:01
eta kitto!
Espainia, Portugal, Frantzia eta Italiako ordezkariak izan ziren beste behin Andorrako Hantei Judo Klubak antolatzen duen nazioarteko judo torneoan. Gure herriko Kalamuakoek 15 dominekin bueltatu ziren etxera, euretako bat urrezkoa (Josu Garro), lau zilarrezko (Uxue Gutierrez, Irai Ajuriagerra, Julen Martin eta June Valladares) eta beste hamarrak brontzezkoak. Barixakutik domekara arte iraun zuen ekitaldiko azken egunean, domekan, hainbeste urtetan bertan izandako Manu Agirre zena omendu zuten eta bere alargunari busto bat eman zioten.