Urtzi Abantzabalegi omendu dute Eibar – Sevilla Cocos neurketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Urtzi Abantzabalegi omendu dute Eibar – Sevilla Cocos neurketan
ETA KITTO 2023, Aza 13

Eibar Rugby Taldeak atzo hasi zuen Iberdrola Liga Sevillako Cocos taldearen aurka, eta eibartarrek 22-37 galdu zuten. Kanpotarrak 5-20 joan ziren aldageletara atsedenaldian, eta etxekoek ezin izan zioten markagailuari buelta eman.

Neurketa hasi aurretik, Eibar Rugby Taldeak bere jokalaria eta zuzendaritzak kidea izan den Urtzi Abantzabalegi gogoratu du eta, horretarako, talde bietako jokalariek ‘Zurekin taupada bakoitzean’ idatzita zuen pankarta batekin irten ziren zelaira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »