Uste baino errazago irabazi zuen Urbat waterpolo taldeak 2. Nazionalera igotzeko play-offean

Uste baino errazago irabazi zuen Urbat waterpolo taldeak 2. Nazionalera igotzeko play-offean
2023/05/08 eta kitto!
Zapatuan Vigoko Klub Nautikoari 2-21 irabazita ekin zion Urbat waterpolo taldeak 2. Maila Nazionalera igotzeko play-offari. Eibartarrak eroso izan ziren  neurketa guztian, markagailua uneoro kontrolatzen. Gainera, waterpoloan ohikoa ez bada ere, Eibartik joandako zaleen presentzia azpimarratzekoa izan zen.

Eguen honetan, bestalde, Leioan Euskal Herriko Ligako finalaren lehen partidua jokatuko dute Urbatekoek Askartzaren aurka, 20:30ean hasita. Handik bi egunera, zapatuan, hori ere Leioan, Vigoko partiduaren itzulerakoa izango da jokoan, ordu berean hasita.

Azkenik, kadete mailako Euskal Herriko Ligaren barruko partiduan Urbat Urkotronik-ek 10-7 galdu zuen Leioan: “Partidu ona egin arren, bigarren zati txarrak partidua galtzer ekarri zuen”, Urbatekoen ordezkarien esanetan.