Eibar Eskubaloi taldeak musika ikuskizunak eskainiko ditu Eskubaloiaren Egunean
Maiatzaren 15ean eta 16an eramango dute musika Untzaga Plazara
2026/05/06
12:14
Ekhi Belar Errasti
Eibar Eskubaloiak Ipurua kiroldegia laga eta kalera eramango du kirola datorren astean, baina ez hori bakarrik, musika ere jarriko duelako. Horrela, maiatzaren 15ean, barixakua, DJ Agusek musika pintxatuko du Untzagan, 20:30etik aurrea. Eta hurrengo egunean, 16an, 20:00etatik aurrera, bi taldek joko dute plazan: Urkari eta Slide.