Van der Breggenek irabazi du Eibarko Hiria Sari Nagusia

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Van der Breggenek irabazi du Eibarko Hiria Sari Nagusia
ETA KITTO 2021, Mai 16

Anna Van der Breggen munduko txapeldunak irabazi du gaur goizean jokatu den III. Eibarko Hiria Sari Nagusia. Herbeheretarra Annemiek Van Vleuten herrikidearen eta Elisa Longo Borghini italiarraren aurretik iritsi da Arrateko helmugara, emozio handiko lasterketa osatuz.

Hirukoteak elkarrekin egin du Usartzarainoko igoera, baina denboraldi amaieran erretiratuko den Van der Breggenek eraso bortitza eta argia jo du bi kilometroren faltan eta beste biek ezin izan dute jarraitu. Azkenean Van Vleutenenek ere Longo Borghini atzean laga du eta bi herbeheretarrak izan dira lehenak Arraten, italiarrarekin distira izugarrizko podiuma osatuz, hirurak baitira munduko txirrindulari onenetarikoak (onenak ez badira).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »