Viajer Premierrek zaletuen joan-etorria antolatzen du Ponferradara

Viajer Premierrek zaletuen joan-etorria antolatzen du Ponferradara
2022/03/14 eta kitto!
Viajes Premierrek taldeak Eibarreko zaleen autobus bidaia antolatu du datorren igandean Ponferradan jokatuko den partidan taldea animatzeko. Irteera igandean bertan, martxoaren 20an, izango da, 07:00etan, Eibarko autobus geltokitik, eta itzulera partidaren ostean izango da. Ponferradara 12:30ean iristea espero da. Pertsonako prezioa 40 eurokoa da. Partida ikusteko sarrera bermatuta dago bidaiari guztientzat, baina ez dago prezio honen barruan.