Zortzi denboralditan JD Arrate taldeko atezaina izandakoak oraindik ere eskubaloiari lotuta jarraitzen du, Eibar Eskubaloia klubeko atezain guztiekin egiten duelako lan, senior mailako lehen taldeko bigarren entrenatzailea ere badelako. Bilbon jaiotakoa eibartarra da adopzioz eta biolin irakaslea ere izan zen hainbat urtetan J.B. Gisasola kontzerbatorioan. Hiru urte daramatza klubean aktiboki laguntzen atezainen prestakuntzan eta lan horren ondorioak nabariak dira.