VII. Asier Cuevas Herri Lasterketa egingo da zapatuan

VII. Asier Cuevas Herri Lasterketa egingo da zapatuan
2019/10/10 10:33
eta kitto!
Zapatu arratsaldean antxitxiketan egiteko aukera egongo da herrian. Iazko zaparrada ahaztuta, eguraldi epel eta lehorrarekin ekingo zaio 18:00etan VII. Asier Cuevas Herri Lasterketari. Toribio Etxebarria kalean hasi eta amaituko da lehiaketa eta 7,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte-hartzaileek.

Bihar (barixakua) amaituko da izena emateko epea www.sailkapenak.com webgunean eta dortsalak Deporren jaso ahal izango dira zapatuan 12:00etatik 14:00etara eta 15.00etatik 17:00etara. 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena eta prezioa 12 eurokoa da.

asier cuevas herri lasterketa