VIP esperientzia bizitzeko aukera eskaintzen du Eibar FT-k UD Ibizaren aurkako partiduan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
VIP esperientzia bizitzeko aukera eskaintzen du Eibar FT-k UD Ibizaren aurkako partiduan
ETA KITTO 2022, Abe 14

Urtarrilaren 5era bitartean Orsaixan gunean erosten duten guztiek hiru VIP esperientzia bikoitzen zozketan parte hartuko dute. Gainera, partida horretarako beste hiru sarrera bikoitz zozketatuko dira urtarrilaren 8an Ipuruan jokatuko den partidurako.

Zer suposatzen du VIP esperientziak? Batetik, bi VIP eserleku partidurako; bestetik, itxaronaldirik gabeko sarbide esklusiboak; hirugarrenik, zerbitzu gastronomikoa eta edariak barne; eta, azkenik, Wifia eta telebista-pantailak.

Orsaixan gunean erosten duten 18 urtetik gorako guztiek parte hartu ahal izango dute zozketan. Erosketa bakoitzak partaidetza bat izango du, pertsona fisiko berak egiten badu ere. Beraz, bezero batek kanpainan zehar egindako erosketa guztietan parte hartuko du. Beraz, badakizue: “Etorri Orsaixanera zure gabonetako erosketak egitera, bete formularioa eta sartu esperientzia polit honen zozketan”.

Levante-Eibar partidurako sarrerak salgai
Bestalde, datorren domekan Valentzian jokatuko den Levante-Eibar partidurako sarrerak salgai daude Orsaixanen, 15 eurotan. Ciutat de Valencia futbol-zelaian jokatuko duen partidurako Levantek bidalitako sarrerak dira horiek eta bihar arte (abenduak 15) egongo dira eskuragarri. Sarrerak eskuratzerakoan, ohiko datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eman beharko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »