Vitoria filialak maila igotzeko azken aukera ere galdu du

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Vitoria filialak maila igotzeko azken aukera ere galdu du
ETA KITTO 2021, Eka 01

Ez da izan aurtengoa Eibar FT-ren filialak bere ibilbidean egindako denboraldirik onena. Baziren itxaropenak Bigarren maila berrira igotzeko, baina lehenengo fasetik hasita gauzak ez ziren hain ondo joan. Azken ezustea Ipuruan jaso zuen Iban Fagoagak prestatzen duen taldeak, irabazteko faboritoa izanik Urdulizekin 1-2 galduz luzapenean.

Emaitza horrek zuzenean eragiten dio Eibar FT-ren organigraman atzetik datorren taldeari, aurreko bi denboraldietan bezala Erregional mailako Eibar Urkok ezingo duelako 3. Mailara igo, hor Vitoria dagoelako. Oraingoan, gainera, Eibar Urkok ere, liga irabazi ondoren, finalerdietako lehenengo partiduan 2-0 galdu zuen Hernanirekin.

Eibar FT-k, behin kirol zuzendaritza aldatuta, Vitoriaren hemendik aurrerakoa nondik jo dezakeen erabaki beharko du, plantillan bere multzoko diru gehien inbertitzeak ez dituelako pareko emaitzarik eskaini.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »