Asteburuan Euskadiko Fitness Txapelketa jokatu zen Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Bertan, gizonezkoen ‘physique’ mailan, Walid El Arrass eibartarrak laugarren postuan amaitu zuen, bere neurriarentzat zaila den mailan.
Gauzak hobeto joan zitzaizkion Classic Physique mailan, bigarren postua lortu baitzuen.