Waterpoloko Euskal Herria Ligako finaleko partidua etzi Orbean: Urbat-Askartza

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Waterpoloko Euskal Herria Ligako finaleko partidua etzi Orbean: Urbat-Askartza
ETA KITTO 2023, Mai 19

Hiru partidutara jokatuko den Euskal Herria Ligako finaletako lehenengoan Urbat-Urkotronik taldeak 12-11 galdu zuen Leioan Askartzarekin, azken segundoan jasotako gol baten erruz. “Penaltietara iritsi aurretik partidua ixteko azken erasoan atezaina ere erasora eraman genuen, eta jokaldia ez zitzaigun ondo atera” diote eibartarrek. Bueltako partidua irabaztera aterako dira Urbatekoak domekan, 17:45etik aurrera Orbeak hartuko duen partiduan. Bestalde, Askartzako igerileku berean jokatu zuen Eibarko taldeak baita Vigoren aurkako itzulerakoa: Galizia aldean gertatutakoaren antzera, oraingoan ere Urbat erraz nagusitu zitzaion Vigori (18-7). 2. Nazional Mailarako igotzeko azken kanporaketan Mallorca izango du aurkari Urbatek eta euren arteko finaleko joanekoa hilaren 27an hartuko du Orbeak, 20:30etik aurrera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »