Waterpoloko Urbat taldeko neskek hamargarren garaipena lortu zuten asteburuan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Waterpoloko Urbat taldeko neskek hamargarren garaipena lortu zuten asteburuan
ETA KITTO 2023, Urt 16

Emakumezkoen Euskal Herriko Ligan jokatzen duen Urbat Urkotronik Donosti senior mailako taldeak hamaika partidutik hamar irabazi ditu denboraldi honetan. Azken garaipena asteburuan eskuratu zuen Orbea kiroldegian, Getxori 15-7 gaindituta. Partidu horretan, gainera, Naroa Hernandezek bere debuta egin zuen senior taldearekin. Garaile izan zen baita kadete mailako mutilen taldea ere, Leioari 10-6 irabazita.

Gizonezkoen Euskal Herriko 1. Mailako Ligan jokatzen duen Urbat Urkotronik-eko talde nagusia izan zen bakarra porrot egiten azken asteburuan. Iruñean jokatutako norgehiagokan bosna berdindu zuen Larrainarekin partiduan oso txarto sartu ondoren (10. minuturako 4-0 galtzen zuten eibartarrek). Gero asko hobetu zuen bere jokoa Eibarko taldeak eta horrek penaltietara iristeko balio izan zion; hala ere, hor amore eman behar izan zuen. Taldeko tenikoek diotenez, “sailkapenerako garrantzirik gabeko porrota izan arren, aurkaria gehiago errespetatzeko balioko digu”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »