Xake Eskolako ikasleak hainbat txapelketatan aritu dira

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Xake Eskolako ikasleak hainbat txapelketatan aritu dira
ETA KITTO 2022, Eka 10

Azken asteotan Euskal Herrian jokatutako hainbat txapelketa eta ekintzatan parte hartu dute Aimar Garcia eta Endika Garcia xake eskolako ikasleek. Hala nola, Zumaian “El Rey Enigma” izeneko jokalariak emandako aldi-bereko partidetan izan ziren, baita Azpeitiko Sanjuandegiko jaietako txapelketan ere. Era berean, Azkoitian jokatutako Gipuzkoako Xake Federakuntzaren zonaldeko txapelketa ere jokatu zuten gure herriko xakelariek.

Asteburu honetan Azkoitian izango dira, Gipuzkoako Xake Federakuntzak anolatutako Sustapeneko Txapelketaren finalean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »