SD Eibarko emakumezkoen lehen taldea Ipuruara itzuliko da zapatuan, Vila-realen aurka jokatu eta Ligako bigarren garaipenaren bila. Atzoko atseden egunaren ondoren, gaur 10:30ean lan-saioa izango du Ipuruako anexoan, bihar eta etzi taldeak Unben jardungo du 11:45etik aurrera, eta barixakuan partiduaren aurreko azken entrenamendua izango dute anexoan berriro, 10:30etik aurrera. Vilarreal-en aurkako partidua zapatu eguerdian jokatuko da, 12:00etan hasita.
#eibar#Eibar KE#futbolaSD EibarYERAI MARTIN
Gaiarekin zerikusia duten albisteak