Yeray Martin izango da Eibar FT-ko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria

Yeray Martin izango da Eibar FT-ko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria
2022/06/23 eta kitto!
Azken denboraldian, Gazteen Liga Nazionala zuzentzeaz gain, Antiguoko lehen lau taldeen koordinatzailea izan den Yeray Martin Andoaingo prestatzaileak hartuko du Eibar FT-ko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailearen kargua. 29 urteko entrenatzaile gaztea Antiguokotik dator klub donostiarrean lau denboraldi egin ondoren, harrobiko talde ezberdinak zuzentzen.

Aurretik Martinek Euskalduna zuzendu zuen eta bere emakumezkoen saileko koordinatzailea ere izan zen. Dena dela, Usurbilen hasi zuen entrenatzaileak bere ibilbidea, hiru denboraldi eginezbertan.
Yeray Martinekin batera, Raul Regal iritsi da Eibarrera bigarren entrenatzaile lanak egiteko. Berau azken denboraldian CD Binéfarreko bigarren entrenatzailea izan da 3. RFEFn, eta klub bereko Kadete mailako Ohorezko Mailako entrenatzailea ere izan da. 2015 eta 2021 artean, kadete eta jubeniletako kirol koordinatzaile eta entrenatzaile izan zen Barbastro taldean ere.