Yosu Gimenez aukeratu zuten Squash taldekoek Eibarko Kirol saria jasotzeko

Yosu Gimenez aukeratu zuten Squash taldekoek Eibarko Kirol saria jasotzeko
2022/01/17 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko squash batzordeak 2021eko saritua Yosu Gimenez izatea erabaki zuen. Kirol mota horretan jokatzen denbora gutxi badarama ere, “egunero erakusten  duen arazoei aurre egiteko kemenak eta bere progresioan izandako bilakaerak” eraman du kluba bere izena proposatzera. Jokoan aurrera egiteko gogoaz aparte, antolatutako ekitaldi guztietan erakutsitako prestutasuna ere saritu nahi izan dute taldekideek.