Zailtasun desberdineko neurketei egingo diete aurre Mecalbe Eibar Eskubaloiko talde nagusiek

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Zailtasun desberdineko neurketei egingo diete aurre Mecalbe Eibar Eskubaloiko talde nagusiek
ETA KITTO 2022, nov 17

1. Nazional Mailako gizonezkoen taldeak errazago izango duela dirudi, etxean jokatzeaz gain sailkapeneko azken aurreko postuan dagoen Elgoibarko Alcorta Forging Group izango baitu aurkari zapatuan 18:30etik aurrera Ipurua kiroldegian jokatuko den norgehiagokan. Elgoibarkoei golak sartzea asko kostatzen bazaie, goleatzaileen sailkapeneko buru den Mikel Zuloagak hor jarraitzea bilatuko du.

Askoz ere lan zailagoa izango du Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatzen duen Mecalbe Eibar Eskubaloiko nesken taldeak. Zapatuan ere, baina pixka bat lehenago, arratsaldeko 17:45ean, Schar Colores Zaragoza multzoko liderra zain izango duelako Aragoiko hiriburuko Siglo XXI pabilioian. Zaragozarrek orain arte jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte eta multzoan gol gehien sartu dituen taldea da; hori gutxi balitz, Nicxon Clabel Ngo Hiobi Kiyeb jokalariak bataz beste zazpi gol sartzen ditu partiduero.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »