Zapatuan jokatuko da Eibarko Hiria 36. Xake Txapelketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Zapatuan jokatuko da Eibarko Hiria 36. Xake Txapelketan
ETA KITTO 2022, Eka 30

Bi urteko etenaren ondoren, zapatuan arratsaldeko 16:30etik aurrera jokatuko da Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 36. Xake Txapelketa. Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen torneo horretan Euskal Herri guztiko 16 taldek hartuko dute parte eta, arratsalde guztian zehar, 5 minutuko partidak jokatuko dituzte han izango diren jokalariek. Partida modalitate hori xakeak duen bizi eta ikusgarriena da, minutu gutxiren buruan amaitu behar izaten baitituzte partidak. Untzagan izango dira Donostiako Gros Xake Taldea eta Errenteriako Fomento Cultural azken edizioetako txapeldunak, eta baita Arrasate, Hondarribia, Beasain edo Gasteizko taldeak, beste batzuen artean. Partidak Untzaga plazan jokatzean xakea kalera ateratzea lortzen du Klub Deportiboak. Eguraldiak lagunduko ez balu, partidak udaletxearen arkupean jokatuko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »