Zapatuko judo txapelketek urriko azken asteburuko Espainiako VII. Jiu-Jitsu Koparen aurrekari

Zapatuko judo txapelketek urriko azken asteburuko Espainiako VII. Jiu-Jitsu Koparen aurrekari
2022/10/13 07:54
eta kitto!
Martitzenean udaletxean aurkeztu zuten bezala, zapatu honetan judo modalitateko egun handia bizi ahal izango dugu gurean, haibat urtetako ibilbidea egin duten bi torneoetako edizio berriekin. Torneoak antolatzen dituen Kalamua judo klubeko Manu Agirrerekin batera, Jon Iraola alkatea, Ander Curiel Kirol zinegotzia eta Ander Otaegi kirol teknikari berria izan ziren aurkezpen horretan. Zapatuan Ipuruako kiroldegiak judoko haurren txapelketaren 44. edizioa eta emakumezkoen Judo txapelketaren 26.a hartuko ditu. Haurren arteko lehiaketa goizeko 09:00etan hasiko da eta 13:00etan amaituko eta emakuezkoena, bestalde, arratsaldean jokatuko da, 14:30etik 19:00ak arte. Kalamua klubeko Manu Agirrek dioen bezala, “gure torneotik aparte ez dago besterik bakarrik emakumezkoekin egiten denik”. Gainera, beste batzuetan egin duten lez, antolatzaileek solidaritatearen aldeko ikutua ere eskainiko dute, “janaria bilduz Elikadura Bankuarentzat”.