Zaragozaren aurkako partidurako sarrerak salgai daude Orsaixan-en

Zaragozaren aurkako partidurako sarrerak salgai daude Orsaixan-en
2022/09/29 11:14
eta kitto!
Astelehenean Real Zaragozaren aurka jokatuko den partidarako sarrerak 20 eurotan ipini dituzte salgai. Sarrerak Orsaixanen bakarrik erosi ahal izango dira, bihar eguerdira arte (13:30). Norgehiagoka astelehen gauean jokatuko da La Romaredan eta Eibar FT-k Zaragozatik bidalitako 100 sarrera ditu, Ligako zortzigarren jardunaldiari dagozkionak. Erosteko unean zale bakoitzaren datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eman beharko dira.