Zazpi ordezkari izan zituen JAZ Eibar Triatloi Taldeak Zumaiako triatloi mitikoan

Zazpi ordezkari izan zituen JAZ Eibar Triatloi Taldeak Zumaiako triatloi mitikoan
2022/09/13 eta kitto!
Aurreko zapatuan Zumaian jokatutako sprint modalitateko triatloian JAZ Eibar Triatloiko zazpi atleta izan ziren parte harzten. Euren arteko lehenengoa helmugaratzen Roberto Gartzia izan zen, 01:09:53 denborarekin. Gertutik jarraitu zion Aitor Fernandezek, minutu eta erdira besterik ez. Iñigo Marquez izan zen hurrengoa, 01:15:52 denborarekin. Parte hartu zuen taldeko emakume bakarrak, Maialen Zubizarretak, 01:17:11 denborar eginez burutu zuen triatloia. Taldeko hurrengoak Jesus Sanchez, Kepa Marquez eta Alberto Agirre izan ziren, orden horretan helmugaratzeko.