Zirt edo zart egiteko neurketa izango du Eibar FT-k etzi Mendizorrotzan

Zirt edo zart egiteko neurketa izango du Eibar FT-k etzi Mendizorrotzan
2023/06/06 16:58
eta kitto!
Atzoko atseden eguna pasatuta, gaur 11:30ean entrenamendu-saioa izango dute Garitanoren mutilek Atxabalpen. Bihar ordu berean Ipuruan izango dute beste saio bat eta, azkenik, partiduaren aurretiko aktibazio saioa egingo dute partiduaren egunean, goizeko 10:30ean hasita, Atxabalpen hori ere.

Egueneko partidu erabakigarria gaueko 21:00etan hasiko da eta horren ondorengoa ikusi behar, beti ere emaitzaren arabera. Eibar FT-k aurrera egiten badu asteburuan beste partidu bati egin beharko diolako aurre, domekan hain zuzen ere: Levantek aurrera egiten badu, Ipuruan jokatu beharko zen azken kanporaketako partidu hori; eta Albacetek gainditzen badu oraingokoa, bertara joan beharko ziren Garitanoren mutilak lehen partidu horretarako.

Hori bai, Gasteizkoaren ondoren, ziurtatuta dute beste bi entrenamendu-saio: barixakuan Atxabalpen, 11:00etan, eta zapatuan 11:30ean (hori erabakitzeko, Ipuruan edo Atxabalpen izan baitaiteke).