Zorteak izkin egin zion beste behin Mecalbe Eibar Eskubaloiko nesken taldeari

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Zorteak izkin egin zion beste behin Mecalbe Eibar Eskubaloiko nesken taldeari
ETA KITTO 2022, Abe 13

Lagunak taldearen kantxan gol bakarrarengatik galdu zuten eibartarrek aurreko zapatuan (21-20) eta, emaitza horrekin, sailkapenean aurretik zuten taldeak ihes egin dio eibartarrei. Norgehiagoka estua eta lehiatua izan zen, edozeinek irabazteko modukoa, baina txanpona beste aldera erori zitzaien Andoni Perezen neskei. Amaia San Martin eta Lucia Zubizarreta izan ziren goleatzaile nagusiak armaginen aldetik, bakoitzak lau sartuta.

Mecalbe Eibar Eskubaloiko mutilen taldeak, kontrara, hasieratik hartu zuen aginte makila eta, gupidarik izan gabe, gailendu zitzaien Tarazonakoei. Nagusitasun horren adibide garbiena da 11 armagin izan zirela goleatzaile, hor beste behin Mikel Zuloaga nabarmendu bazen ere, zazpirekin. Lehen itzulia amaitzeko bi jardunaldiren faltan, eibartarrak bosgarren dira sailkapenean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »