Klima larrialdiaren aurrean bi orduko etenaldia deitu du biharko LAB sindikatuak

Klima larrialdiaren aurrean bi orduko etenaldia deitu du biharko LAB sindikatuak
2019/09/26 eta kitto!
Larrialdi klimatikoaren harira, biharko bi orduko etenaldia iragarri dute LAB sindikatuko arduradunek. Azaldu dutenez, “larrialdi klimatikoa dela-eta, nazioarte mailako mobilizazio egunaren aurrean, LAB sindikatuaren ohiko jarduna bi orduz, 11:00etatik 13:00era bitartean geratu egingo da eta, beraz, LABeko egoitzak itxita egongo dira. Geratu egingo gara, krisi klimatikoari eman beharreko erantzun ekosozialistari buruz gogoeta egiteko. Aldaketa etxetik hasten baita. Ekimen honekin LAB-ek kapitalismo heteropatriarkal eta ekozidaren kontra agertu eta burujabetza ekosozialista eta feministaren aldeko apustua berretsi egin nahi du. Era berean, deitu diren mobilizazioetan aldarrikapen propioekin parte hartzera deitzen ditugu langileak”. Horrekin batera, bi orduko etenaldiari ekiteko orduan, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak Bilboko egoitzaren kanpoaldean agerraldia egingo du, “sindikatuaren irakurketa plazaratzeko”.