Klub Deportiboko argazkilarien "Udazkena" erakusketa zabalduko dute gaur Portalean

Klub Deportiboko argazkilarien "Udazkena" erakusketa zabalduko dute gaur Portalean
2019/12/13 eta kitto!
Gaur 19:00etan zabalduko dute Portalean Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeko kideen lanen erakusketa. “Udazkena” izenburuko erakusketan parte hartzera animatu direnak Oscar Baglietto, Jose Vila, Jose Luis Irigoien, Bakarne Elejalde, Jose Ignacio de Castro, Juan Antonio Palacios, Pedro Arriola, Jose Valderrey, Enrique Lorenzo, Zigor Astigarraga, Fernando Retolaza, Juan Manuel Lucena, Enrique Albistegi, Virginia Arakistain, Einer Rodriguez, Mikel Urionaguena, Federico Cuenca, Silvia Tardio, Estrella Tardio, Josean Carbajo, Fernando Solana, Valentin Cabanzon, Nemesio Gomez, Beatriz Alcorta eta Fernando Alonso dira. Urtarrilaren 12ra arte egongo da ikustera joateko aukera, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.