Klub Deportiboko zuzendaritzak maiatzeko programazio osoa bertan behera lagatzea erabaki du

Klub Deportiboko zuzendaritzak maiatzeko programazio osoa bertan behera lagatzea erabaki du
ETA KITTO 2020, Api 16

Eibarko Klub Deportiboko zuzendaritzak jakinarazi duenez, atzo telematikoki egindako batzarrean, maiatzerako programazio osoa (Euskal Jaia, Argazkilaritza Maiatzean, mendi irteerak…) bertan behera lagatzea erabaki du. Idatziz jakinarazi dutenez, “ekainetik aurrera ere normaltasun osora itzultzea ezinezkoa izango dela aurreikusten dugu. Ekainerako programatuta ditugun Klubaren Eguna, Euskadiko squash txapelketa, dantzari eguna, pilota San Juan saria, mendi irteerak, urpeko ekintzak, Kruzetaren oroimenezkoa xake torneoa… osotasunean eta hasieran programatuta genituen baldintzetan ez dira egingo. Arduraz, osasun teknikariek agindutakoa beteko dugu. Normaltasunerako bidean aukera ezberdinak izango direla pentsatuz, seguruenik ez dira baldintza berdinak izango mendi irteera bat egiteko edo dantzari eguna ospatzeko. Beraz, ardura guztiarekin, eta osasuna lehenetsita, normaltasunerako bidean irekitzen diren leihoak baliatuko ditugu”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »