Koarentena egunak arindu eta alaitzeko hamaika proposamen

Koarentena egunak arindu eta alaitzeko hamaika proposamen
2020/03/29 eta kitto!
COVID-19ak eragin duen ezohiko egoera honi buelta lehenbailehen eman ahal izateko ezinbestekoa da koronabirusaren hedapena saihestea eta, hori lortzeko neurririk eraginkorrena herritarrak etxean geratzea, kalera irten barik geratzea errepikatu eta errepikatu ari dira egunero. Isolamenduan egoteak, baina, ez du esan nahi isolatuta gaudenik, ez horixe! Internetek eta sare sozialek eskaintzen dituzten aukerei inoiz baino etekin handiagoa ateratzen ari gara konfinamendua ezarri zenetik eta, paradoxikoki, gure arteko komunikazioak ere hobera egin duela uste du batek baino gehiagok. Inoren gustokoa ez den koarentena arintzeko asmoz, sare sozialetan hamaika proposamen daude eta, egunetik egunera gero eta gehiago dira elkarte, erakunde eta herritarren eskutik sortzen doazen ekimenak eta, jakina, eibartar asko ere animatu dira gure isolamendua arindu eta alaitzeko euren ekarpena egitera.

irazabal

Denen berri ematea zaila egingo zaigu, baina, hala ere, gu ahaleginduko gara horrelako ekimenak biltzen joan eta zuekin partekatzen joateko. Lan horretan lagundu nahi baduzue, elkartea.etakitto@gmail helbidera idatzi dezakezue zuek ezagutzen dituzuen ekimenen berri emateko, zuenak gurekin partekatzeko, bideo edo argazkiak bidaltzeko, animo mezuak herritarren artean zabaltzeko… 

Hemen doa gaurko gure proposamena: Marinak eta Julenek gaur Instagramera igo duten bideoa ikusi eta domeka trikitixaren erritmora agurtzea. Zuen gustokoa izatea espero dugu eta, hala bada, Instagramen, trikitixa sustatzeko  @trikimari  kontuan horrelako bideo gehiagorekin gozatzeko aukera izango duzue.

https://youtu.be/zaqPaRwgyqQ