Koko-marruak Aratosteetarako giroa epeltzen hasi ziren asteburuan

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Koko-marruak Aratosteetarako giroa epeltzen hasi ziren asteburuan
ETA KITTO 2017, Ots 20

Hamargarrenez etorri zitzaizkigun bisitan koko-marruak eta koko-dantzariak zapatuan, Kezka dantza taldearen ekimenez.  Merkatu Plazan ekin zioten egunari goizean goiz eta, eguraldia lagun, ederto eman zuten egunaren zatirik handiena Gorosta eta Mandiolako baserrietan koko-eskean eta dantzan. Iluntzean, berriz, Mauxitxa txarangarekin batera egindako kalejirarekin Eguen Zurian hasiko diren Aratosteetarako girotu zituzten herriko kaleak. Argazki bilduma ikusi nahi baduzue, sartu mediatekan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »