Kontaiguzue etxean egiten diharduzuena, partekatu gurekin zuen esperientziak

Kontaiguzue etxean egiten diharduzuena, partekatu gurekin zuen esperientziak
2020/03/31 15:53
eta kitto!
Etxean eta etxetik: lanean, ikasten, irakasten, jolasten, irakurtzen… Etxeko lau hormen babesean gaude egunotan, eta egon beharra dugu gainera. Baina horrek ez du esan nahi elkarren berri izan behar ez dugunik; are gehiago,...eta kitto! Euskara Elkarteak zuen leihoa izan nahi du, etxean egiten dituzuenak jaso eta gainerakoei erakusteko eta kontatzeko, elkarren berri izateko, azken finean.

Bada, hona hemen aukera. Erakutsiguzue nolakoa den zuen egunerokoa: jolasak, errezetak, 20:00etako txaloak, musika-emanaldiak, eskulanak… Denak izango dira ongi etorri!

Bidali zuen bideoak (3 miñutukoak asko jota)  edo argazkiak hona: elkartea@etakitto.eus.

ESKERRIK ASKO!

irakurtzenxakeanarmiarmakartetan