“Kontari eta Kantari” ipuin-kontaketa saiorako izen-ematea zabalik dago

“Kontari eta Kantari” ipuin-kontaketa saiorako izen-ematea zabalik dago
ETA KITTO 2019, Urr 03

El Corte Inglesak “Kontari eta Kantari” saioa antolatu du zapaturako (urriaren 5erako), 18:00etan ekitaldi aretoan. Olga Sanchez musikaterapeutak eta Ane Lopez ipuin kontalariak egingo dute “Ortzadar arraina” izenburuko ipuin-kontaketa, euskeraz eta musika-tresnekin lagunduta. 2-6 urteko haurrentzat pentsatutako saioa izango da, gurasoekin batera joateko. Doan izango da, baina aurretik izena eman beharra dago, liburu sailean (3. solairuan). Plaza mugatuak dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »