Koronabirusari buruzko gaurko bideo-pilula prest daukazue

Koronabirusari buruzko gaurko bideo-pilula prest daukazue
ETA KITTO 2020, Mar 31

COVID-19ari buruzko azalpenak modu erakargarri eta arinean jendeari aurkezteko asmoz, Elhuyar Zientziako lantaldeak bideo labur batzuk prestatu ditu, mundu osoa hankaz gora ipini duen koronabirusari lotutako gai ezberdinak lantzeko. Minutu bateko iraupena duten bederatzi bideok osatzen dute “19aren izurria argitzen” izenburuko bideo-sorta eta gaiari buruzko .Atzo igo genuen lehen bideo-pilula eta hemen daukazue gaur zabaltzeko prestatu duten bigarrena. Mesederik ez izenburuko bideoan, bizi dugun krisi honetan, zientzia-politiketan eragiteko beharra agerian uzteko komunitate zientifikoak egiten diharduen ahaleginari buruz egiten du berba Galarragak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »