Kultura sailaren informazioa zabaltzeko Whatsapp zerbitzua ipini dute martxan

Kultura sailaren informazioa zabaltzeko Whatsapp zerbitzua ipini dute martxan
2020/01/09 12:29
eta kitto!
Eibarko asteroko agenda (antzerkia, kontzertuak, haurrei zuzendutako jarduerak, erakusketak…) edo Coliseo antzokian asteburuan ematen diren filmen inguruko informazioa Whatsapp bidez jaso nahi dutenentzat zerbitzua ipini du martxan Udalak 688 675 605 zenbakian. Informazioa jasotzeko interesa duenak zerbitzuan alta eman beharko du, aipatutako zenbaki horretara mezua bidalita. Bestalde, zeren inguruko informazioa jaso nahi den aukeratu daiteke eta, horretarako, hitz gakoen zerrenda hau sortu dute:

  • Antzerkia: antzerki ikuskizun bakoitzeko gehienez mezu bat jasoko duzu.

  • Zinea: asteburuko zine karteldegiaz astean behin mezu bat jasoko duzu gehienez.

  • Haurrak: haurrentzako jardueren berri jasoko duzu; astean behin eta gehienez mezu bat.

  • Kontzertuak: musika ikuskizun bakoitzeko gehienez mezu bat bidaliko da.

  • Erakusketak: erakusketa bakoitzeko gehienez mezu bat jasoko duzu.

  • Museoa: museoan programatzen diren jardueren inguruan gehienez mezu bat bidaliko da.

  • Jaiak: herriko jaietan programatutako ekimenen inguruko mezuak jasoko dituzu.

  • Agenda: aurreko 7 gaietan bidaltzen diren mezu guztiak jasoko dituzu.


Udaleko Kultura sailaren Whatsapp zerbitzuan alta emateko pausoak hauek dira:

  • 688 675 605 zenbakia (Eibarko Kultura) kontaktu berri gisa gorde.

  • Zenbaki horretara mezua bidali, ondorengo testuarekin:


ALTA + “hitz gakoak zerrendatik aukeratutakoa”+ izen abizena + NAN zenbakia.

Adibidea: ALTA, Antzerkia, izen abizena, 00000000X

Eskaera egin eta 10 egunera egingo da zerbitzuaren alta eta, konfirmazio moduan, zerbitzuaren araudia jasoko duzue.