Kaleetan Kantuz-ekoak Eibarko kaleak alaitzen hasi dira berriro

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Kaleetan Kantuz-ekoak Eibarko kaleak alaitzen hasi dira berriro
ETA KITTO 2021, Urr 25

Pandemiaren eraginez aisialdi eta kultur eskaintza mugatua dagoen garai honetan, apurka-apurka gure herriko taldeak normaltasunera ari dira bueltatzen.  Esate baterako, Eibarko Kaleetaz Kantuz abesbatza kalera irten da egunotan, herriari egiten dioten ekarpenarekin jarraitzeko asmoz; izan ere, orain dela hamairu urte inguru Kaleetan Kantuz sortu zenean asmoetako bat Eibarren zegoen kantatzeko ohitura berreskuratzea zen.

Kaleetan Kantuz-eko kideek azaldu digutenez, “jende askoren eskaerari erantzunez, gure jarduerarekin berriro hastea erabaki dugu. Entseguak ezin izan ditugu egin, lokaletan sartzea saihestu nahi genuelako Hala ere, lehendik ere abestiak ondo ezagutzen genituenez, dena primeran joan da eta herritarrek asko eskertu digute berriro ere kaleetara bueltatu izana”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »