Koko-dantza eta koko-marruekin batera hasiko dira Aratosteak larunbat honetan

0    Jaiak, Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Koko-dantza eta koko-marruekin batera hasiko dira Aratosteak larunbat honetan
ETA KITTO 2022, Ots 16

Kezka dantza taldearen eskutik, Koko-dantzak egingo dira  Eibarren larunbatean, otsailak 19. Goizean goiz merkatu plazan elkartuko dira eta, ondoren, Gorosta eta Mandiolako hainbat baserritara eramango dituzte koko-dantzak eta koko-marruak. Arratsaldean. berriz,  erdiguneko kaleak alaitzen ibiliko dira.

Egitarau osoa:

08:30 Merkatu plazan
09:00 – 15:00 Koko-eskea Gorosta eta Mandiolako baserrietan.
Ibilbidea: Orbea, Eskaregi, Agirregainekoa, Agirreazpikoa, Azaldegigainekoa, Nagiorbe, Nagiorbebekoa, Boneta, Sagarbieta, Azpiri, Mandiolagainekoa, Mandiolazpikoa eta Arlaban.
18:00 – 18:45 Kokomarruen elkartzea Errebal plazan koko-jantziak jartzeko.
19:00 – 21:00 Koko-dantzak Eibarko erdigunean:
Ibilbidea: Anbulategiko parkea, Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbeton eta Plaza Barria.

 

ARGAZKIA: Fernando Retolaza

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »