Julen musikari eibartarrak “Ixilduak” bideoklipa aurkeztu zuen atzo Coliseo antzokian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Julen musikari eibartarrak “Ixilduak” bideoklipa aurkeztu zuen atzo Coliseo antzokian
ETA KITTO 2022, Api 08

Atzo Coliseo antzokian izandako kontzertuan “Ixilduak” kantua eta bideoklipa aurkeztu zituen Julen Leturiondo 21 urteko musikari eibartarrak. “Ixilduak” estudioan egindako bere lehen lana eta etorkizuneko EParen aurrerapena da.

Julenekin batera Eñaut Armentia, Asier Cascán eta Josu Cascán musikariak izan ziren, eta Eibarko Koro Gaztearen kide batzuren ahotsak ere entzu ahal izan ziren. Bideokliparen talde teknikoa honako hauek osatuko dute: Naia Aizpurua, Uxue Morales, Angello Eloizaga, Iñaki Lizarraga, Natalia Arteche, Ander Zelaia eta Diego Álvarez de Arcaya.

 

Isilarazi dituzten hitz guztien erantzuna da
Ixilduak.
Noizbait ukabilak altxa dituztenen oihartzuna,
mutututako ahotsena.

Ixilduak, aldi berean, itsasoa da,
itsasoa isiltasun delako.
Sumina baina barea,
lasaia zein oldarkorra.
Aldakorra.
Eta itsasoak,
salba dezake,
edo guztiarekin buka.

Ixilduak itxaropenaren etsipena da,
marearen kontrakorrontea,
itsasoak eramandako ororen arima.

niretzat, zuentzat, guretzat

ixilduak

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »