Tito Ramirez Combok zabalduko du Portalea Musika Klubaren denboraldi berria

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Tito Ramirez Combok zabalduko du Portalea Musika Klubaren denboraldi berria
ETA KITTO 2022, Urr 14

Domekan (urriak 16), 19:00etan, Tito Ramirez Combo-k zabalduko du Portalea Musika Klubaren denboraldi berria. Mozorro baten atzean ezkutatzen den Tito Ramírez taldean arituko da: José María Rubio (bateria), Javier Geras (kontrabaxua), Mia Vergara (ahotsa), Oscar Martos (teklatuak) eta Tito Ramírez (gitarra) bera. XX. mendearen erdialdeko erritmoak eskainiko ditu, genero nahasketa handiarekin: R&B, latin rock&roll, boogaloo, shake, soul…

Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelaren deskontuarekin).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »