130 pertsona baino gehiago bildu ziren atzo poesia emanaldian

130 pertsona baino gehiago bildu ziren atzo poesia emanaldian
2021/06/20 eta kitto!
Maite Lorenzo artista eibartarrak zuzendutako poesia emanaldia egin zen atzo Txaltxa Zelain, Koro Gaztearen eta Itzamnaren laguntzarekin. Zuzendariaren hitzetan: "Espero baino askoz ere jende gehiago etorri zen, guztira 130 pertsona inguru; zoragarria izan zen". 

Emanaldia YouTuben zuzenean eskaini zen, eta oraindik ere bertatik ikusteko aukera dago esteka honen bitartez. Argazkiak Eduardo Luis Diaz Expositoren Facebookeko profilean daude argitaratuta.

[foogallery id="110361"]