3 urtetik gorako umeentzako saioa eskainiko du Amaia Egidazu ipuin kontalariak zapatuan

3 urtetik gorako umeentzako saioa eskainiko du Amaia Egidazu ipuin kontalariak zapatuan
ETA KITTO 2023, Urr 23

Amaia Egidazu ipuin kontalaria, haur literatura dinamizatzailea eta sortzailea da. Zapatuan Eibarko liburutegian izango da 3 urtetik gorako haurrentzako saioa eskaintzen, Izena eman behar da aurretik, urriaren 20tik 25era, formulario honen bitartez.

Kutxa magikoen barruan istorio ederrak gordetzen dira. Asmakizunak eta konjuruak erabili beharko ditugu barruan ezkutatzen dena ezagutzeko. Lortuko al dugu? Zure laguntza ezinbestekoa izango da ipuinen munduan murgiltzeko. Zatoz!

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »