Elgoibarren emanaldia eskaini zuen Kezka dantza taldeak, Haritz dantzari taldearen 50. urteurrena ospatzeko jaialdian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Elgoibarren emanaldia eskaini zuen Kezka dantza taldeak, Haritz dantzari taldearen 50. urteurrena ospatzeko jaialdian
ETA KITTO 2023, Urr 24

Zapatuan Elgoibarren emanaldia eskaini zuen Kezka dantza taldeak Elgoibarko Haritz dantzari taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu zen jaialdian. Eibartarrekin batera  Elgoibarko Haritz eta Iruñeko Duguna dantza taldeak egon ziren. Maalatik kalejiran irten eta  Kalegoen plazara ailegatu zirenean eibartarrak izan ziren plazara irteten lehenak, iruñearrak ondoren eta Haritzekoak gero. Dantza jaialdiari amaiera emateko denek elkarrekin dantza egin zuten eta hala nahi izan zuten herritarrak ere batu zitzaizkien. Kezkako dantzariek Arrateko dantzak eskaini zituzten, ezpata-dantzak eta trokeo-dantzak. 100 dantzari eta musikarik eskaini zuten jaialdia, horietatik 30 Kezka dantza taldekoak. Ekitaldiaren bukaeran 50. urteurrena zorionduz oparia eskaini zioten Kezkako dantzariek Haritz dantzari taldeari.

Argazkia: Alex Berasategi.
2023-10-21_Haritz-kezka-duguna_AlexBerasategi_809-I_R53609 2023-10-21_Haritz-kezka-duguna_AlexBerasategi_98-I_R53415 2023-10-21_Haritz-kezka-duguna_AlexBerasategi_484-I_R53540 2023-10-21_Haritz-kezka-duguna_AlexBerasategi_1040-I_R53703 2023-10-21_Haritz-kezka-duguna_AlexBerasategi_2191-I_R68656 2023-10-21_Haritz-kezka-duguna_AlexBerasategi_2379-I_R54046 2023-10-21_Haritz-kezka-duguna_AlexBerasategi_40-I_R67039

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »