“Las inocentes” filmari buruzko zine forum saioa egingo da hilaren 10ean

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Las inocentes” filmari buruzko zine forum saioa egingo da hilaren 10ean
ETA KITTO 2023, Aza 06

Pagatxa Emakumeen elkarteak, Eibarko Berdintasun zerbitzuarekin elkarlanean antolatutako zine forum saioa egingo da barixaku honetan (urriak 10), 18:30ean, Portaleko areto nagusian. Oraingoan “LAS INOCENTES” Anne Fontainek zuzendutako filma emango dute eta, ondoren, solasaldia hasiko da. Sarrera librea da. Zine forumaren 64. edizioa izango da eta  Izaskun Rodriguez Elkorok dinamizatuko du.

Errusiako tropek II. Mundu Gerran bortxatu ondoren haurdun geratu ziren moja poloniar batzuen benetako istorioa kontatzen du. 1945eko abuztua. Varsoviatik (Polonia) gertu dagoen monasterio batek sekretu ilun bat gordetzen du. Mathilde Beaulieu Gurutze Gorriak bidalitako mediku gaztea da, Alemania eta Poloniaren arteko mugan zauritutako preso frantsesen aberriratzea bermatzeko. Baina ezustekoa iristen da  Armada Gorriko soldaduek komentuko ahizpa asko haurdun utzi dituztela jakiten duenean. Mathilde ezaditua bada ere, ezohiko egoera hori aurrera ateratzen eta ahizpei laguntzen ikasi beharko du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »