2021rako "Coliseoaren Laguna" txartela eskuratzeko epea asteazkenean hasiko da

2021rako "Coliseoaren Laguna" txartela eskuratzeko epea asteazkenean hasiko da
2021/01/18 eta kitto!


Udalak antolatzen duen edozein ikuskizun edo kontzerturako zein Coliseo antzokiko zine komertzialaren sarreretan %30eko beherapena lortzeko aukera ematen duen Coliseoaren Laguna txartela eskainiko dute aurten ere. Deskontuak bateraezinak dira. 5 € edo gutxiago balio duten sarreretan ez da beherapenik izango.

Txartelek urtebeteko iraunaldia dute, izendunak dira, pertsonalak eta besterenezinak. Titular bakoitzak sarrera bat eskura dezake ikuskizun bakoitzeko, eta txartela erakutsi behar du sarrerarekin batera barrura sartzean.







Txartelak 2021eko urtarrilaren 20tik aurrera eskatu ahal izango dira PEGORAN.

PEGORAra joateko aldez aurretiko hitzordua hartzea ezinbestekoa da 943708400 telefono zenbakian

* 2020ko COLISEOAREN LAGUNA  txartelaren jabe izan bazara, gogoratu otsailetik aurrera programatzen diren ikuskizunetara sartu ahal izateko COLISEOAREN LAGUNA 2021eko txartela eskatuko zaizula.

Informazioa: PEGORA