Jaurlaritzaren Kontseiluak EAErako 2022ko lan-egutegia onartu zuen atzo, eta ohiko jai‑egunei irailaren 6a erantsiko die, Juan Sebastian Elkano Getariako marinela buru zela munduari egindako lehen biraren bosgarren mendeurrena ospatzeko.
Ospakizun horrek Juan Sebastian Elkano Fundazioaren bermea du. Fundazio horrek egiaztatu du 1522ko irailaren 6a dela Gipuzkoako itsasgizona lurra inguratu ondoren Victoria itsasontzian Sanlucar de Barramedako portura (Cadiz) iritsi zela jakinarazten duen oharrean agertzen dena. Jaiegun horrek abenduaren 25a ordeztuko du; igandea denez, ez baita laneguna egun hori.
Euskadiko lan-egutegiak 2022an izango dituen hamabi jaiegunak honako hauek izango dira:
Egun horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, udalek eta aldundiek dekretatu beharrekoak.