Udalak antolatzen dituen edozein ikuskizun edo kontzertutan eta Coliseo antzokiko zine komertzialaren sarreretan %30eko beherapena lortzeko aukera ematen duen Coliseoaren Laguna txartela eska daiteke atzoz geroztik. Txartelek urtebeteko iraunaldia dute, izendunak dira, pertsonalak eta besterenezinak. Titular bakoitzak sarrera bat eskura dezake ikuskizun bakoitzeko, eta txartela erakutsi behar du sarrerarekin batera barrura sartzean.
Eskaera egiteko Pegorara joan beharko da. Tarifak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta bestelako baldintzak ikusteko hemen sakatu.
#eibarkoudalabeherapencoliseoarenlagunadeskontueibarkokulturatxartelzine
Gaiarekin zerikusia duten albisteak