45 artistak hartu zuten parte XLIII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
45 artistak hartu zuten parte XLIII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan
ETA KITTO 2020, Urr 27

Udalaren laguntzarekin Eibarko Artisten Elkartearen eskutik domekan egin zen XLIII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan 45 parte-hartzaile egon ziren. Goiz osoan zehar herriko kaleetan marrazten eta margotzen aritu eta gero, eguerdian Untzagan, udaletxeko arkupeetan ipini zituzten ikusgai lan guztiak eta, jarraian, edizio honetako irabazleak aukeratu zituen epaimahaiak: kategoria nagusian, lehen saria Rikardo Azkargortak jaso zuen. Bigarren saria, berriz, Piedad Santamariari eman zioten, hirugarrena Eduardo Alsasuari eta laugarrena Julio Gomezi. Gazteen artean, Ane Pascual eta Amaia Basterrika saritu zituzten eta haurren mailan, berriz, Itziar Eirizek eta Malen Argoitiak jaso zuten saria.

IMG_0771 IMG_0774 IMG_0786 IMG_0793 IMG_0839 IMG_0842

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »