47 film labur bilduko ditu Asier Errasti film laburren jaialdiak azaroaren 7tik 12ra Coliseo Antzokian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
47 film labur bilduko ditu Asier Errasti film laburren jaialdiak azaroaren 7tik 12ra Coliseo Antzokian
ETA KITTO 2022, Urr 12

XXIII. Asier Errasti film laburren jaialdia azaroaren 7tik 12ra ospatuko da Eibarren, eta egitaraua argitaratu da dagoeneko. Guztira  47 lan aukeratu dira eta proiekzioak, ohikoa den bazala, Coliseo antzokian eskainiko dira aipatutako egunetan, 20:00etatik aurrera.

Emaimahaiaren erabakiaren jakinarazpena eta sari-banaketa azaroaren 12an izango dira. Asier Errasti Film Laburren jaialdia Plano Corto elkarteak antolatzen du Eibarko Udalaren laguntzarekin.

Hauexek izango dira emango diren sariak:
-LEHEN SARIA: Javier Aguirresarobe (fikzioa): 700 €.
-BIGARREN SARIA: Aguirresarobe (fikzioa): 500 €.
-Euskarazko  film  laburrik  onena: 700 €.
-Animaziozko  film laburrik onena: 700 €.
-Eibarko film laburrik onena: 200 €.

PROGRAMA 1 2022-1

PROGRAMA 2 2022-2

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »