#56, Dantzaz konpainiaren programa berria hartuko du Coliseo antzokiak bihar

#56, Dantzaz konpainiaren programa berria hartuko du Coliseo antzokiak bihar
2020/12/07 10:35
eta kitto!
Abenduaren 8an, 19:00etan, ailegatuko da Coliseo antzokira #56, Dantzaz konpainiaren programa berria. Nazioarteko Sorkuntza Koreografiko Zentroan, Sade Mamedova, Vita Osojnik eta Martin Harriagueren eskutik sortu diren hiru piezek osatzen dute: Mamedovaren “Thirty” Kandinskyren izen bereko sorkuntza batean oinarritzen da; Osojniken “Hombre masa” 20 minutuko talde-pieza bat da; eta Harriagueren “Walls” izenekoak bere talentua gainezka erakusten du 35 minutuko piezan, indartsua eta borobila. Sarrerak 5 euro balio du eta Coliseoko leihatilan eta Kutxabank zerbitzuaren bitartez eros daiteke aldez aurretik.

https://vimeo.com/395790935