“65”, “El hotel de los líos. García y García 2” eta “Asuntos familiares” Coliseo antzokiko zine-karteldegian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“65”, “El hotel de los líos. García y García 2” eta “Asuntos familiares” Coliseo antzokiko zine-karteldegian
ETA KITTO 2023, Mar 23

Hiru pelikula horiek ikusi ahal izango dira asteburu honetan Coliseok eskainiko duen zine-programazioan. Joan zen astetik karteleran dagoen Arnaud Desplechinen “Asuntos familiares”, oraingoan bi besterik ez zaizkio gehituko aukera horri: Ana Murugarrenen “El hotel de los líos. García y García 2” eta Scot Beck zuzendariaren “65”. Azken hau thriller generokoa da, zientzia fikzioa eta espazioko abentura eskainiko diguna; Ana Murugarrenenak, bestalde, gehiago jotzen du komediaren bidetik, familia giroko zine-emanaldiarekin. Kontuan izan joan zen astetik astelehenetako (ikuslearen eguneko) saioak aurreratu egin direla, arratsaldeko 19:30era pasatuta.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »