675. urteurrenaren harira Udalak antolatu duen argazki-lehiaketara aurkezteko epea aste honetan amaituko da

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
675. urteurrenaren harira Udalak antolatu duen argazki-lehiaketara aurkezteko epea aste honetan amaituko da
ETA KITTO 2021, Urr 26

Eibarko Udalak argazki-lehiaketa bat antolatu du eibartarrok gure herriarekin dugun harremana nolakoa den jakiteko: zer gustatzen zaigun, zer ez, zer aldatuko genukeen…  Horretarako, aukera dago argazki bat edo bi bidaltzeko, batean gustatzen zaiguna azalduz eta bestean, berriz salatu nahi duguna. Argazkiarekin batera, esaldi edo lelo bat jarri behar da, islatu nahi den ideia irudikatzeko.

Urriaren 29a da argazkiak jasotzeko azken eguna.  Argazkia JPG formatuan aurkeztu behar da. Gehienez ere 2000 pixelekoa izango da alderik handienean; erresoluzioa 300 ppp-koa izanik.

Argazki bakoitzeko izen-emate edo inskripzio bat egin beharko da. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez argazki original 1 aurkeztu ahal izango du atal bakoitzean. Argazki irabazle biak (argazki bana atal bakoitzeko) 500 euroko saria jasoko dute.

Herri-bozketa bidez hautatutako argazkietarako, 150 euroko sari bi emango dira, epaimahaiak hautatutako argazkietatik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »